Segurtasun dispositibo handia zabalduko dute Bilbon Athletic-PSG partidaren atarian
Athleticek Paris Saint-Germain hartuko du asteazken honetan San Mamesen, arrisku handiko Txapeldunen Ligako partida batean. Aurreikuspenen arabera, PSGko 2.500 zale baino gehiago bertaratuko dira, eta Ertzaintzak ez du baztertzen Frantziako beste puntu batzuetatik talde ultrak etortzea.