Sidenor auziko epaileak "kriminalitate zantzu argiak" sumatzen ditu
Enpresak Basaurin duen lantegiaren miaketarekin batera, Jainagaren eta merkataritza arloko hainbat langileren telefonoak eta posta elektronikoak kontrolatzeko baimena eman zuen epaileak, altzairuaren eroslea Israelgo arma fabrikatzaile bat zela bazekitela iritzita.