Siziliatik 50 ontzitik gora itsasoratuta, Gazara bidean da Global Sumud Flotillaren misiorik handiena
Global Sumud Flotillak orain arte koordinatutako itsas mobilizazio zibil handiena dago martxan, eta eurekin doaz Open Arms erreskate-ontzia eta Greenpeacen Arctic Sunrise ontzia ere. "Horiek gure ondoan egoteak misioaren gaitasun operatiboa indartzen du eta erakusten du Israelen legez kanpoko blokeoari aurre egiteko eta sarbide humanitario segurua bermatzeko ahaleginen inguruko adostasun globala gero eta handiagoa dela", azpimarratu du Global Sumud Flotillak.