Tafallak su artifizialak bertan behera utzi ditu su arriskuagatik
Bero boladak eta suteen muturreko arriskuak prebentzio neurriak hartzera behartu dute Tafallako Udala.
Bero boladak eta suteen muturreko arriskuak prebentzio neurriak hartzera behartu dute Tafallako Udala.
Ukrainako presidenteak "bakerako urrats txikiak" izan direla esan du, hala ere, eta laster AEBri Trumpen planaren bertsio berrikusia itzultzea espero duela. Bileraren ostean, Ukrainako presidentea Bruselara joan da, bilera izango baitu asteartean Von der Leyenekin, Costarekin eta Rutterekin.
2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertatik ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela ere aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela ere esan du.
Ostiralean jakinarazi zen Netflixek Warner Bros. Discovery erosi zuela 82.700 milioi dolarren truke, eta astelehen honetan Paramount Skydancek eskaintza gainditzen duen EEP oldarkorra aurkeztu du.
Istripua 14:15ak aldera gertatu da, N-260a errepidean. Familiako batzuk zihoazen auto batek aurrez aurre jo du kontrako noranzkoan zihoan beste batekin, eta atzetik zihoazen beste familiako kide batzuen autoak lehenengoaren aurka talka egin du.
Arabako errepideetako segurtasun kamerek grabatu dute bart gaueko lurrikararen unea. Lurrikara laburra izan den arren, bibrazioa ikus daiteke horietako batzuetan.
Ezker abertzaleko gazte erakundeak bideo bat argitaratu zuen bart sare sozialetan, joan den larunbat goizaldean Gernikako Juntetxean egindako ekintza erakutsiz. Azken egunotan egin dituzten ekimenekin "gure herrian muturreko egoera bat bizi dugula" erakutsi nahi izan dutela adierazi dute, eta euren kontrako "kriminalizazio saiakera" salatu dute.
50 urteko gizonak urruntze agindua zuen indarrean, pertsona beraren aurkako tratu txarren beste kasu batengatik. Erasotzailea espetxeratzeko agindua eman du udalerriko Guardiako Epaitegiak.
Agintariek 23.000 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte hiru metrorainoko olatu arriskuagatik. Tohoku Electric Power enpresa, lurrikararen inguruan dauden bi zentral nuklearren operadorea, lantegietako egoera aztertzen ari da.
Lau eguneko topagune oparoa amaitutzat emateko, antolatzaileek aurtengo Azokaren arrakasta nabarmendu dute, baita egitasmoak urte osoan euskal kulturan duen garrantzia ere.