Voxek PPri festa musulmanak debekatzea onartu zuen Jumillako osoko bilkuran: 'Helburua beteta'
PPren botoei eta Voxen abstentzioari esker, proposamen polemikoa aurrera atera zen eta ultrek garaipena bereganatu zuten.
PPren botoei eta Voxen abstentzioari esker, proposamen polemikoa aurrera atera zen eta ultrek garaipena bereganatu zuten.
Nafarroako herrian Orhipean jaia ospatu dute larunbat honetan, antzinako lanbide eta tradizioak erakutsiz.
Bestalde, Kaja Kallas Europako Batasuneko Kanpo Politikako buruak onartu du Israeli jarri dakizkiokeen zigorren inguruan EBko kideen artean ikusten den zatiketak sinesgarritasun galera eragin duela Europako herritarren aurrean.
Tomatitoren gitarra eta Antonio "El Turry" kantariaren ahotsa Iruñeko kaleetan entzun dira gaur. Udaletxeko plazan aritu dira, Flamenco on fire jaialdiaren baitan.
Gaztela eta Leonen sei sute aktibo daude oraindik, larritasun gorenekorik ez, eta 1. mailako bat dago Almerian, Lubrin udalerrian.
1925eko abuztuaren 30ean zabaldu zen Urbiako fonda, 100 urte hauetan hamaika mendizale hartu ditu, goxo eta beso-zabalik. Mendeurrena, ordea, ateak itxita igaroko da, orain arte ostatua zeramatenek utzi egin baitute, eta kontsezioa dutenek hura martxan jarriko duten lagun berrien bila dabiltza.
Tirokatu egin dute Lviv hirian. Poliziak ikerketa abiatu du, baina oraingoz ez dute inor atxilotu. Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak doluminak eman dizkio hildakoaren familiari, eta "hiltzailea zigortzeko eta ikertzeko beharrezkoak diren baliabideak" erabiliko dituztela ziurtatu du.
Larunbatean 18:00ak arte egongo da indarrean abisua, eta igandean, 21:00etatik 00:00etara.
Alderdi ultraeskuindarraren izena estaltzeko pegatinak jarri dituzte, kartelari txistu egin diote, "Afíliate" mezua zirriborratu dute eta "Gora ETA" idatzi dute egoitzaren atarian.
Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri Gaietarako ministroaren arabera, "une guztiz erabakigarria da", "erantzun indartsua" eskatzen duena, "ezer ez egiteak ez duelako ezer konpondu". Irtenbide bakarra bi estatu sortzea dela esan du, eta palestinarren ordezkariek NBEren konferentzian parte hartzeko aukerarik ez izatea gaitzetsi du.