Zabaldu dute N-634 errepidea Zarautz eta Getaria artean, atzo zintzilik geratutako harritzarra erretiratu ondoren
Zarautz eta Getaria (Gipuzkoa) arteko N-634 errepidea 18:15ean ireki dute, ia 24 orduz itxita egon eta gero. Euriteen ondorioz, harritzar bat erori zen atzo segurtasun sarera, eta gaur arratsaldean kendu dute, atzerako hondeamakina baten laguntzarekin.