Zalduondo eta Galarreta arteko sutea bizitu egin da atzera, eta sua itzaltzeko operatiboa indartu behar izan dute
Galarreta eta Zalduondo artean piztuta dagoen sutea itzaltzeko lanetan ari dira une honetan Kanpezu, Agurain, Espejo eta Langraiz Okako suhiltzaile-parkeetako langileak. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak uste du gaur egunean zehar sutea behin betiko kontralatuko dutela.