Euria eta kazkabarra gogotik bota ditu Nafarroako hainbat txokotan igande arratsaldean
Iragarpenak bete dira eta 17:00etatik aurrera hasi da euria zarra-zarra, baita kazkabarra ere han-hemenka. Goizuetan bota du gehien 24,9 litro pilatu dira ordu erdian. Beran ere euria goi eta behe, 21,9 litro pilatu dira. Iruñean gutxixeago bota du, baina, asko hala ere, 15,3 litro zehazki.