Donostia
Zozkatu dira Donostiako eta Gasteizko hauteskunde-mahaietako kideak ere
Bilbon ostegunean egin zen eta jakinarazten ari dira jada. Iruñean azaroaren 4an egingo da. Ateratzen diren herritarrek zozketa ondorengo hiru egunetan jasoko dute jakinarazpena.
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien egunean
Urteak igaro ahala, azaroaren 1ean hilerriak bisitatzeko ohitura indarra galtzen joan da, eta ohiturak aldatu egin dira. Hala ere, familia askok bizirik mantentzen dute ohitura zahar hori. Loreak, maitasun-keinu txikiak eta isiluneak erabiliz, hildako senideak omendu eta gogoan hartzen dituzte. Askoren ustez, egun berezia da, joan direnekin bizitako uneak gogoratu eta haiek omentzeko aukera ematen baitu.
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
Blocus mugimenduak egindako deialdiaren aurrean jarritako egurrezko oholak kentzen hasi dira igande goizean. Gaua istilurik gabe igaro ondoren, establezimenduetako erakusleihoek ohiko itxura berreskuratzen hasi dira.
Istilurik ez euskal hiriburuetan, Blocusek txikizioak eragiteko dei egin arren
Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetako erdiguneko dendek egurrezko oholak jarri dituzte erakusleihoetan, babes gisa. Ertzaintza eta udaltzaingoak "erne eta koordinatuta" daude egoeraren jarraipena egiteko.
EAEko hiriburuak, balizko istiluen beldur
Blocusek istiluak eragiteko deialdia egin ostean, dendak erabat itxita edo une batetik bestera ixteko zorian izan dira, eta agenteen presentzia handia dago kaleetan. Horixe da larunbat arratsalde honetako argazkia Bilboko, Donostiako eta Gasteizko kaleetan.
Polloeko hilerrian 14 pertsonak egiten dute lan, eta honelakoa da horien egunerokoa
Polloeko hilerriak 60.000 metro karratu ditu, eta 10 bat langile arduratzen dira egoera onean mantentzeaz, hilarriak garbitzeaz eta txoko guztiak zaintzeaz. Zenbakiak eta agurtzeko moduak aldatu arren, hilerriek balio handia izaten jarraitzen dute.
Bilboko eta Donostiako dendak egurrezko panelekin babestu dira Blocus taldeak iragarritako istiluen aurrean
Talde horrek dozenaka gazte mobilizatu ditu sare sozialetatik larunbat honetan saltokietan harrapaketa-ekitaldiak egitera, batez ere luxuzko dendetan.
"Sare sozial bidezko istilu-deialdiek kanoi-bazka gisa erabiltzen dituzte gazteak"
Jorge Bermudez fiskalak iradoki du tokian tokiko istuluek Europako oldearekin lotura dutela, eta adingabeak plataforma digitalen bidez manipulatzen ari direla, kale-indarkeria horretan zuzeneko exekutatzaile gisa jarduteko. Deialdi horiek Europa mailan gobernuak desegonkortzeko estrategia baten edo gerra hibridoaren parte izan daitezkeela ohartarazi du.
Txomin Letamendi frankismoaren torturapean hil zela aitortzeko eta gertatutakoa judizialki egiaztatzeko aurrekaririk gabeko epaiketa egin dute gaur
Duela 76 urte hil zen gudari eta EAJko militantea, eta epaiketa Donostian egin dute, akusaturik gabe. Prozesuak aurrekaria ezarri nahi du beste biktima askorentzat.
Insaustik ziurtatu du indarkeria ez dela itzuliko Donostiako kaleetara, Blocusen deialdien aurrean
Jon Insausti Donostiako alkateak Blocus izenpean Gipuzkoako hiriburuan egin nahi duten protesten deialdia izan du hizpide. Esan duenez, donostiarrek ez dute onartuko eskuin muturraren zein ezker muturraren indarkeriarik.
Ainara Moreno donostiarrak bi urte baino gehiago daramatza bere etxera itzuli ezinik
Bi urte baino gehiago daramatza bere etxean bizi ezinik, etxegabetzea judizialki geldituta geratu ondoren, alokairuan egondako familiaren kalteberatasun-egoera dela eta. Orain, Udalaren esku-hartzearen ondoren, bizitoki-alternatiba bat aurkitu diete, ete jabeak bere etxera itzultzeko itxaropena du.
Babacar Wellerentzako justizia eskatu eta arrazakeria instituzionala eta poliziala salatu dute ehunka lagunek
Ehunka pertsona atera dira kalera Donostian, Bilbon eta Gasteizen, Babacar Wellerentzat justizia eskatzeko. Senegaldar jatorriko gizona duela hilabete hil zuen Hondarribiko udaltzain batek tiroz, Ertzaintzako agente bati aizto batekin eraso egiten saiatzen ari zela.
Zauriturik gabeko istripu ikusgarria izan da goizaldean Donostiako autobus geltokian
Donostia-Bordele bidea egiten duen autobuseko gidariak ibilgailuaren kontrola galdu du eta nasetarako sarbidea bereizten duen beiraren kontra jo du.
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Talentu handiko gazteak dira, eta guztiek amets bera dute: egunen batean operako agertoki handietan abestea. Ikasgelak, entseguak eta ilusio bera partekatzen dituzte. Musika klasikoa dute pasio, baina ikasgelatik kanpo, bestelako musika ere entzuten dute.
Motozale bat hil da Donostian, ostegunean istripua izan ostean
Ezbeharra 23:00ak aldera jazo zen, Katxola kalean. 65 urteko gizona egoera kritikoan eraman zuten Donostia Ospitalera, eta ostiralean hil da.
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Norma Vilak zuzendutako "Salitre" pelikulak Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Astea inauguratuko du Antzoki Zaharrean. Animedon, Japoniako animazioari buruzkoa, sail paralelo nagusia izango da, Victoria Eugenian.
Gipuzkoako Auzitegiak gaur aztertuko du Zabarteren auzia berriro zabaldu edo ez
2024ko martxoan Realaren eta PSGren arteko partidaren atarian izan ziren istiluetan Ertzaintzaren foam jaurtigailu batek zauritu omen zuen Zabarte. Jartzen duen bigarren helegitea da.
Sexu-eraso baten ondoren Baionan bere buruaz beste egin zuen emakumea gogoratu dute Donostian
Donostiako mugimendu feministak deituta elkarretaratzea egin dute duela hilabete Baionan bortxaketa sufritu ondoren bere buruaz beste egin zuen emakume gaztearen heriotza salatzeko, bai eta sendiari babesa adierazteko ere. Elkartu diren herritarrek gogor salatu dute sexu indarkeriaren biktimek egiturazko babesgabetasuna pairatzen dutela.
Xabi Alonsok Igeldon eraikitako txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak
Epaia ez da irmoa eta helegitea jar dakioke Auzitegi Gorenean. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du bere garaian obra lizentzia baliogabetu zuen Donostiako epaitegiaren erabakia, eta zuzenbidearekin bat datorrela adierazi du.
Benta Berriko bizilagunek alokairu babestuan jarraituko dute
Gaur egungo babes publikoa 2028ko azaroan amaitu behar zen, baina Eusko Jaurlaritzaren erosketarekin maizterren alokairu babestuak jarraitu egingo du.