Donostia
Benta Berriko bizilagunek alokairu babestuan jarraituko dute
Gaur egungo babes publikoa 2028ko azaroan amaitu behar zen, baina Eusko Jaurlaritzaren erosketarekin maizterren alokairu babestuak jarraitu egingo du.
Insaustik eskerrak eman dizkio Eusko Jaurlaritzari Benta Berriko bizilagunei irtenbide bat emateagatik, eta batasun politikoa nabarmendu du
Donostiako alkateak azaldu du ez dela “funts putreekin lan egitearen aldekoa”, eta poztu dela Eusko Jaurlaritzak “atzera egin” eta Benta Berriko etxebizitzen jabetza berreskuratu duelako.
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Jaurlaritzak 100 milioi euro ordainduko ditu etxebizitzen truke, eta salerosketa urtea amaitu baino lehen sinatuko dute.
The National taldea Kursaalen izan da gonbidatu askorekin batera
Aaronek eta Bryce Dessnerrek Euskal Herria aukeratu dute asteburu oso batez euren 50. urtebetetzea ospatzeko. Musika festa handi bat, gonbidatu zerrenda luze batekin, Donostian amaituko dena.
Euskadiko PPk EAJ eta PSE-EE kritikatu ditu, Antondegin ez direla etxebizitzak eraiki salatuz
Borja Corominas Donostiako Udaleko zinegotzi eta PPko bozeramaileak EAJren eta PSE-EEren jarrera kritikatu du, Antondegi inguruan 3.000 etxebizitza eraikitzea aurreikusten duen proiektu urbanistikoa aurrera ez eramatea leporatuta.
The National taldeak Donostian emango duen kontzertuaren xehetasunak kontatu dizkigu
Aaron eta Bryce Dessner bikiak, The National taldearen sortzaileak, euren 50. urtebetetzea ospatzeko kontzertu esklusibo bat eskainiko dute Donostian, munduko kontzertu bakarra aurten. Ospakizun honen prestakuntzak Bryce Dessner eta Eñaut Elorrieta bildu dituzte entseguetan.
15 urte Aieteko Bake Konferentziatik: bizikidetza erronka oraindik
2011ko urriaren 17an, Aieteko Bake Konferentzia egin zen Donostian, ETAren indarkeriaren amaierarako bidean funtsezko urratsa izan zen nazioarteko topaketa. Aieteko Jauregia bake-prozesuaren ikur bihurtu zen, nazioarteko bitartekari eta gatazken konponbidean adituak bildu zituen konferentziaren agertokia izan baitzen.
Donostiako autobus geltoki eraberrituak sarbide berria izango du kanpoaldetik
Adin txikikoak dituen Donostiako familia baten etxegabetzea aldi baterako geldiarazi dute
Etxegabetzea astelehenean (urriak 19) egitekoa zen, baina bi hilabete atzeratu da, familiaren zaurgarritasun-egoera aztertzeko.
Lokalak etxebizitza bihurtzeari buruz galdetuko die Donostiako Udalak donostiarrei
Etxebizitzaren Behatokiaren arabera, industrialdeetan eta merkataritza-guneetan kokatutako lokalak kanpoan utzita, gaur egun Donostian 35 metro koadrotik gorako 5.494 lokal daude beheko solairuetan.
Suak hartutako eraikina eraitsi behar den ala ez aztertzen ari da Donostiako Udala
Sua larunbatetik iganderako gauean piztu zen etxebizitza eraikin batean, San Markos bidean, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.
Sute batek etxebizitza eraikin bat kiskali du Donostian
Bederatzi pertsona etxetik atera behar izan dituzte eta horietako bat Donostia ospitalera eraman dute kea arnasteagatik. Suhiltzaileen arabera, eraikinaren egurrezko egitura oso kaltetuta gelditu da eta litekeena da eraitsi behar izatea.
Pertsona bat ospitalera eraman dute Donostian izandako sute baten ondorioz
Sute bat piztu da gauerdian Donostia, Pasaia eta Errenteria arteko etxbizitza eraikin batean, eta bertan zeuden bederatzi pertsonak atera behar izan dituzte. Sutea itzali dute dagoeneko, eta suhiltzaileek eta Ertzaintzak bertan jarraitzen dute, badaezpada.
Hiru lagun zauritu dira Donostian izandako istripu larri batean
Ezbeharra goizaldean gertatu da, Agirre lehendakariaren zubitik GI-41erako sarbidean, Zorroagako tunelera heldu baino lehen, antza denez, ibilgailuak errepidearen ertza jo baitu. Furgonetako hiru bidaiariak ospitalera eraman dituzte.
Korrika egiteko zinta baten eztandak sutea eragin du Donostiako Gros auzoko etxebizitza batean
Sua 11:00ak aldera piztu da, Ategorrieta etorbideko eraikin batean, eta ke handia sortu duen arren, ez da inor zauritu.
EH Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundirako eta Donostiako Alkatetzarako hautagaiak aurkeztu ditu
Hurrengo hauteskundeetan, Nerea Kortajarena izango da Donostiako alkate izateko lehian. Foru Aldundirako, berriz, ez da aldaketarik izango, Maddalen Iriarte aurkeztuko baitute diputatu nagusi izateko hautagai. Babes zabalarekin aukeratu dituzte udal eta foru hauteskundeetarako zerrendaburuak.
Osakidetza: "Tximino baztangaren hilkortasun tasa oso baxua da"
Miguel Angel Goenaga Donostia ospitaleko Gaixotasun Kutsakorren zerbitzuburuak esan du gaixotasun horren hilkortasun-tasa "oso baxua" dela, eta hildakoak beste gaixotasun batzuk zituela, eta defentsak oso baxu.
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Etxebizitzaren aldeko manifestazio jendetsuak egin dituzte ostiral honetan Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak deituta.
Etxebizitzaren negozioari aurre egiteko irtenbidea herritarrek bat egitea dela aldarrikatu dute Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak elkarretaratzeak deitu ditu asteartean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, eta ehunka lagun hurbildu dira protestetara espekulazioa eta putre-funtsen kontra egitera.
Sei Nobel saridunek parte hartuko dute Passion for Knowledge jaialdian, pasio zientifikoa herritarren artean barreiatzeko asmoz
Aste osoan zehar, mundu mailan erreferentzia diren zientzialarien hitzaldiak izango dira, eta horien artean izango da Marcus du Sautoy, munduko zientzia-dibulgatzaile ezagunenetako bat. Ekitaldia ikusgai izango da, zuzenean, ETB ONen.