Madril
Epaileak Errejonen kontrako auzia artxibatzea baztertu du eta otsailaren 17rako deitu du
Magistratuak autoan dioenez, "ez dago auzia ixteko arrazoirik", eta argitu du ez daukala Elisa Mouliaa auzitik erretiratu izanaren jakinarazpen ofizialik, eta, beraz, hark "akusazio partikularraren figura" izaten jarraitzen duela.
Estatu osoko nekazariek Mercosurren akordioaren kontrako protesta egin dute Madrilen
Klaxon eta inguruko ibiltarien txalo zaparrada artean, estatu osoko 8.000 laborari eta 500 traktore inguru Madrilgo erdialdera itzuli dira. Etorkizuneko Nekazaritza Politika Bateratuaren eta EB-Mercosur akordio komertzial berriak dakartzan murrizketen eta galeren atsekabea adierazteko protesta egin dute. Euskal Herriko nekazariak ere bertan izan dira; Arabako Ataca taldeko 35 nekazarik gutxienez protestan hartu dute parte.
Elurrak Madril hiriburua kolapsatu du, eta gorabehera ugari eragin ditu erkidego osoan
Kristin ekaitzak ia penintsula osoa elurreztatu du. Madrilen, atzerapen handiak izaten ari dira trafiko-zirkulazioan eta garraio publikoan. Arazoak izaten ari dira bereziki Madrilgo mendilerroko errepideetan. Abian da Neguko Eguraldiari Aurre Egiteko Plan Berezia. Elur denboraleak beste hiri batzuk ere astindu ditu, hala nola Avila eta Salamanca.
Hiru pertsona hil dira Madrilen, etxebizitza batean piztutako sutean
Biktimetako bi kea arnasteagatik hil dira, eta hirugarrena erredurengatik.
Gizon bat atxilotu dute Madrilen, abenduaren 31ko goizaldean emakume bat hiltzea egotzita
Emakumea amilduta aurkitu dute bart bertan.
Madrilgo Erkidegoko sei alkate ohi zigortu dituzte "Punica" ustelkeria sareagatik
Auzitegi Nazionalak "praktika ustelak" egotzi dizkie David Marjaliza enpresaburuari, Cofelyko arduradunei eta Madrilgo hainbat udalerritako alkate ohiei, gehienak PPkoak. Guztira, 29 pertsona zigortu ditu ANk.
Plus Ultra airelinearen jabea eta zuzendari exekutiboa atxilotu dituzte
Polizia Nazionalaren Delinkuentzia Ekonomiko eta Fiskaleko Unitateak Plus Ultrako presidente Julio Martinez eta airelineako CEO Roberto Roselli atxilotu ditu gaur, ustez dirua zuritzeagatik. Operazioan konpainiaren egoitza ere miatu du poliziak.
Guardia Zibilak Leire Diez PSOEko militante ohia atxilotu du, kontratazio publikoetan egin omen dituen irregulartasunengatik
Diez ustezko eraginen trafiko eta eroskeria delituengatik ikertu gisa agertzen da Madrilgo Instrukzioko 9 zenbakiko Epaitegiko titularrak zuzentzen duen auzi batean.
Emakume bat atxilotu dute Barajasko aireportuan, sabel faltsuan bi kilo kokaina ezkutatuta zeramatzala
Azaroaren 26an nazioarteko hegaldia egin eta Madrilera iritsi zen emakumea. Ohiko kontrol batean, agenteei emakumearen erantzunak susmagarriak iruditu zitzaizkien. Emakumeak, azkenean, protesi faltsua kendu zuen, eta ezkutuan zeraman droga agerian utzi.
Madrilgo Torrejon Ospitaleko kudeatzaileak dimititu egin du, itxaron-zerrendei buruzko audioen ondorioz
Ribera osasun-taldeak jakinarazi duenez, auditoria sakon bat egiten ari dira "bermatzeko pazienteen arretan, etika profesionalean eta legean kalitate-estandarrak bete egin direla".
Ospitale publikoen kudeaketa pribatuak beste arrakala bat urratu du Madrilgo Erkidegoko eta Espainiako gobernuen artean
Torrejongo Ospitalea kudeatzen duen Ribera taldeko CEOaren grabazio bat filtratu da, eta berehala piztu da polemika. Espainiako Gobernuko presidenteak eta hainbat kidek osasuna "negozio" bihurtzea leporatu diote Madrilgo Erkidegoari, eta Madrilgo Gobernuak dio ez duela arau-hausterik antzeman.
Milaka pertsona bildu dira Madrilen, Espainiako banderekin, PPk hauteskunde orokorrak eskatzeko egindako protestan
Alberto Nuñez Feijoo PPko presidente denetik PPk Espainiako Gobernuaren aurka egin duen zazpigarren protesta izan da. Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak esan du "ETA Euskadiri eta Nafarroari egindako erasoa prestatzen ari" dela, eta gogor egin du EH Bilduren eta EAJren aurka.
Atxilotu egin dute Femenek Francoren omenezko meza baten aurka egindako protestan bi ekintzaileri bularrak ukitu zizkien gizona
Bi emakume gaztek bultzadak eta ukituak jasan zituzten Hamabi Apostoluak parrokian (Madril) Francoren omenez egindako meza baten aurkako protesta batean.
Albiste izango dira: Lehendakariaren bidaia ofiziala Parisera, antiabortisten kontrako epaiketaren bigarren eguna eta Zelenski Madrilen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Peinado epaileak artxibatu egin du 'Begoña Gomez kasuan' inputatutako Moncloako goi-kargudunaren kontrako auzia
Judith Gonzalez Espainiako Gobernuko Lehendakaritzako idazkari nagusiaren aurkako inputazioa kentzea erabaki du epaileak, igande honetan deklarazioa hartu ostean.
Espainiako Gobernuak auzitegietara eramango du Ayuso, kontzientzia eragozleen erregistroarekiko duen jarreragatik
Emakumeek abortatzeko duten eskubidearen aurka "modu erreakzionarioan aritzea" eta Trumpen antzeko portaera izatea leporatu dio Osasun ministroak Madrilgo presidenteari.
Epai zain geratu da fiskal nagusiaren aurkako epaiketa
Azken saioan, Garcia Ortizen defentsak berretsi du Alberto Gonzalez Amador enpresaburua dela "benetako filtratzailea". Akusazioek, berriz, salatu dute fiskal nagusiak prentsa erabili zuela, herritarren artean iritzi bat sortzeko.
Fiskal nagusiak berretsi du ez zuela filtratu Diaz Ayusoren bikotekideari buruzko mezu elektronikoa
2024ko otsailaren 2an Alberto Gonzalez Amadorren (Madrilgo presidentearen bikotekidea) abokatuaren mezu bat filtratzea leporatzen diote fiskal nagusiari. Mezu horretan, Ayusoren bikotekideak Ogasunaren aurkako bi delitu aitortzen zituen, iruzurra egiteagatik haren kontra zabaldutako auzian akordio bat lortzeko asmoz.
2000 eta 1996an egindako atentatuengatik ETAko hiru buruzagi ohi Espainiako Estatuaren esku uzteko baimena eman du Frantziak
Juan Antonio Olarra Guridi, Ainhoa Mugica Goñi eta Javier Garcia Gaztelu, ‘Txapote’, dira.
'La base y la cruz' proposamenak irabazi du Erorien Haranari beste esanahi bat emateko proiektuen lehiaketa
Epaimahaiaren arabera, monumentu multzoari eta inguruari buruzko "beste ikuspegi bat" ematen du proiektuak, topaketari eta elkarrizketari bide ematen diolako. Naturak garrantzi handia hartu du espazio berrian.