40 urte igaro dira Baionako Monbar hoteleko atentatutik, GALek egindako odoltsuena
Lau pertsona hil zituzten, tirokatuta, eta bostgarren bat zauritu zuten. Urte batzuk geroago hilketaren autore materialak epaitu zituzten: Marseillako bi mertzenario. Epaiketan zehar, Espainiako Estatuko zerbitzu sekretuek kontratatu zituztela aitortu zuten, baina ikerketa itxi zuten, froga faltagatik.