8 urtez azpiko haurrek ezingo dute adingabeentzako zezenketetan parte hartu
Zezen-jaietan haurren parte-hartzea erregulatzeko EAJk eta PSEk bultzatutako lege proposamenak PPren aldeko botoa jaso du; EH Bildu abstenitu egin da, gutxieneko adina 12 urtekoa izan beharko litzatekeela uste baitu. Osoko bilkuran onartu beharko den araudiak zenbait berritasun jasotzen ditu, hala nola abelburuen gutxieneko adina, eta gurasoen baimenen beharra kentzea.