Duela 8 eta 9 urte desagertutako gizon eta emakume baten kotxeak aurkitu dituzte Adur ibaian, haien gorpuekin
Desagertutako pertsonak bilatzen espezializatutako GKE bateko urpekari estatubatuarrek gazte baten autoa aurkitu dute Adur ibaian, Baionatik gertu. Gazte horren arrastoa 2018an galdu zen. Miaketa-lanetan ari zirela, beste bi ibilgailu ere aurkitu dituzte urpean, eta barruan desagertutako emakume baten gorpuzkiak aurkitu dituzte.