Akordioa Osakidetzaren eta sindikatu medikoen artean, guardien antolaketa aldatzeko
Osasun Sailak asteleheneko mahai sektorialera eramango du medikuen lan-baldintzak hobetzea helburu duen akordio-proposamena. Testuak honako hauek aurreikusten ditu, batik bat: guardien eredua berrikustea, atseden-sistema hobetzea, guardien ordainsaria mailaz maila handitzea eta lanbide-aitorpena indartzea. Bestalde, Euskal Medikuen Sindikatuak nabarmendu du hitzarmenak ez dituela bere aldarrikapen guztiak asetzen, baina aurrerapauso esanguratsutzat jo du, eta, gainera, egungo gatazka giroa baretzen lagun dezakeela uste du. Alberto Martinezek, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, azaldu du antolaketa aldaketa hau "baloratzeko lan taldeak sortuko" dituztela.