Uda ate joka dela ondo igarriko da asteburuan, eguzkia, beroa eta abisu horia baitakartza berekin
Zeru urdinak eta tenperatura beroak nagusi izango dira Euskal Herri osoan gaurtik gutxienez igandera arte. Gaur, hegoaldean batez ere, berotzen hasiko da, eta larunbatean eta igandean, aise gaindituko dira 30 ºC-ko tenperaturak lurralde guztietan. Kostaldean, abisu horia egongo da indarrean tenperatura altuak espero direlako.