Beroa baratzeak hondatzen eta baserritarrak gogor astintzen ari da
Tenperatura altuak ondorio larriak izaten ari dira baserritarrentzat. Zenbait ustiategitan letxuga-uzta osoak galdu dituzte, eta beste barazki askok ez dute merkaturatzeko behar adinako tamainarik lortu. Beroaren eraginez, piperrek eta piperminek ere zaporea aldatu dute, eta minagoak dira aurten.