AEBk petrolio-ontzi bati tiro egin dio Omanen, Irani ezarritako blokeoa urratzeagatik
Eraso honekin, dagoeneko zazpi dira AEBk "geldiarazitako" ontziak, Donald Trump AEBko presidenteak Irani itsas blokeoa ezarri zionetik.
Eraso honekin, dagoeneko zazpi dira AEBk "geldiarazitako" ontziak, Donald Trump AEBko presidenteak Irani itsas blokeoa ezarri zionetik.
Justiziak "akatsak" egin dituela onartu du Frantziako Gobernuak. Izan ere, hilketaren susmagarri nagusiak 5 salaketa zituen gutxienez, adin txikikoak bortxatu edota sexu-erasoa egiteagatik. Salaketa horietako batzuk artxibatu egin ziren eta inoiz ez zen neurririk hartu.
70.000 lagun bildu ditu Leon XIV.ak Santiago Bernabeu futbol zelaian, Madrilgo Elizbarrutiko Elizekin egindako topaketan. Christian Galvez eta Patricia Pardok aurkeztuta, David Bustamante, Daniel Diges eta Diana Navarroren musikaz, magiako ikuskizu batez eta Santi Rodriguezen umorezko monologoaz gozatu dute, besteak beste.
33 urte ditu eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua da. Imanol Pradalesen Lehendakaritzako kide da gaur egun. Hain zuzen ere, Nazio Batuen 2030 Agenda Euskadin aplikatzeko arduradunetako bat da.
Erasoa joan den larunbateko 05:00ak aldera gertatu zen. Atxilotuetako hiru adingabeak dira.
Langileen ordezkariek eta Grupo CL taldeak lortu duten akordioari esker, Errenteriako paper-fabrikaren salerosketa gauzatu ahal izango da. Subrogazioa hasierako proposamenekoa (% 72) baino handiagoa izango da, eta, trukean, bi urtez soldatak izoztea eta lanaldia igotzea onartu da.
Teheranek "partzialtasun deliberatua" leporatu dio Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeari, gatazkaren arrazoiei jaramonik ez egiteagatik: AEBk eta Israelek Irango instalazio nuklearren aurka egindako erasoak.
Vatikanoko prentsa bulegoak jakinarazi duenez, aita santuak hitzeman die kontuan hartuko dituela jasotako proposamenak "etorkizuneko ahaleginetarako oinarri izan daitezen eta Eliza benetan leku segurua izan dadin".
Espainiako Gobernuko presidenteak berak eskatu zuen agerraldia egitea, joan den maiatzaren 27an, Guardia Zibilaren UCO unitatea Ferrazen sartu eta gero, Leire Diaz militante ohi sozialistaren auziarekin lotutako informazioa biltzera.
ELA sindikatuak jakitera eman duenez, akordioak 2025eko urrian kaleratutako langileak berriz hartzea ekarriko du, hala nahiko balute, eta, beraz, baita bide judiziala amaitzea ere.