Lyhanna neskatoaren bortxaketa eta hilketak haserrea piztu du Frantzian
Justiziak "akatsak" egin dituela onartu du Frantziako Gobernuak. Izan ere, hilketaren susmagarri nagusiak 5 salaketa zituen gutxienez, adin txikikoak bortxatu edota sexu-erasoa egiteagatik. Salaketa horietako batzuk artxibatu egin ziren eta inoiz ez zen neurririk hartu.