Baskoniak eta bere zaleek botako dute Gasteizko jaietako txupinazoa
Aurten irabazitako Errege Kopako tituluagatik eta "Baskoniak eta bere zaletuek ordezkatzen duten guztiagatik" hiriak aitortza egingo dio.
Aurten irabazitako Errege Kopako tituluagatik eta "Baskoniak eta bere zaletuek ordezkatzen duten guztiagatik" hiriak aitortza egingo dio.
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Christine Lagardek zuzentzen duen erakundeak maiatzeko inflazioaren gorakadari erantzun dio, % 3,2ra igo baita energiak bultzatuta, eta interes-tasak % 2,25ean utzi ditu.
Zaintza ekainaren 15ean hasiko da, eta udazkenaren erdialdera arte iraungo du, tigre eltxoaren jarduera handieneko aldia. Gutxienez 72 udalerritan detektatu da dagoeneko, EAEko biztanleria zati handi bat hartzen duten udalerrietan. Horregatik, dspezie inbaditzaile horren aurkako prebentzioa areagotu egin da, udalerriekin lankidetzan batez ere.
Imanol Pradalesek adierazi du Euskadik Estatutik Europako iparraldera mugitzen diren 45.000 pertsonaren joan-etorriari erantzun behar izan diola.
Zezen-jaietan haurren parte-hartzea erregulatzeko EAJk eta PSEk bultzatutako lege proposamenak PPren aldeko botoa jaso du; EH Bildu abstenitu egin da, gutxieneko adina 12 urtekoa izan beharko litzatekeela uste baitu. Osoko bilkuran onartu beharko den araudiak zenbait berritasun jasotzen ditu, hala nola abelburuen gutxieneko adina, eta gurasoen baimenen beharra kentzea.
Aisialdi hezitzaile eta denbora libreko jardueren dekretu berriaren arabera, udako kanpamentuak antolatzen dituzten erakundeek haurrak eta nerabeak babesteko prestakuntza duen ordezkari bat izendatu beharko dute, besteak beste.
Biarrizko zinema jaialdiaren 4. edizioa ekainaren 23tik 28ra egingo dute kostaldeko hirian. Kristen Stewart zuzendari eta aktorea izango da epaimahaiko burua, eta Los Javisek, Xavier Dolanek, Monica Belluccik, Marion Cotillardek eta Isabelle Huppertek parte hartuko dute.
Poliziak ur kanoiak erabili ditu manifestariak sakabanatzeko, Belfasten eta Glengormleyn, horiek agenteei harriak eta botilak jaurti ostean. Derry, Newtownabbey eta Stormont hirietan ere protestak eta istiluak izan dira.