Gozatu inoiz ez bezala ETBren programazioko saio berriekin eta itzulerekin
'Garena, batzen gaituena' lelopean aurkeztu du ETBk udazken honetarako prestatu duen programazioa FesTVal jaialdiaren barruan, Gasteizen. Elkarrekin sentitu, dastatu, gozatu, deskubritu eta dibertituko gaituen askotariko edukiak prestatu ditu EITBk, zerbitzu publikoa, aktualitatea eta gertutasuna ardatz izango dituen telebistarako eskaintza zabala.