16 pertsona hil eta hogei baino gehiago zauritu dira Lisboan, Gloriako funikularra errailetik atera da eta
Portugaleko presidenteak doluminak eman dizkie "tragediak" kaltetutako familiei.
Portugaleko presidenteak doluminak eman dizkie "tragediak" kaltetutako familiei.
Sugarrak uzta bildu gabe zuen sail batean piztu dira, baina pinuak eta makalak dituen baso-eremu batera zabaldu dira. Inguru malkartsua denez oso, zaila egiten da lurrez lan egin ahal izatea eta, beraz, airetik ari dira sua kontrolpean hartu nahian.
10 hilabeteko blokeoa izan ondoren, berriro bizkortu da pertsona migratzaileen unibertsitate tituluak homologatzeko prozesua. Hala ere, horiei laguntzen dieten elkarteek eskumenak Euskadira transferitzea nahi dute, prozesua bizkortu ahal izateko.
Nafarroako PPren urte politikoa abiatzeko ekitaldian, Telladok esan du Gobernua hilzorian dagoela. Horren hitzetan, "hemen eta orain has gaitezke hilobia zulatzen, Espainian inoiz egon behar ez zen gobernu baten hondarrak lurperatzeko".
Erresuma Batuko Poliziak hainbat manifestari atxilotu ditu larunbat honetan Parlamentuko plazan, Londresen, Palestine Action taldeari babesa adierazteko protesta batean. Uztailean erakunde terrorista izendatu zuten talde hori, hegazkin militar batzuei Palestinako banderak margotzeagatik kalteak egitea eta Elbit Systems Israelgo defentsa enpresaren instalazioak blokeatzea egotzita. 138 pertsona auzipetu dituzte ordutik talde horri laguntzea egotzita. Milaka pertsona bildu dira Parlamentu aurrean, 'Genozidioaren aurka nago, Palestine Actionen alde nago' leloa zeramaten kartelak eskuetan hartuta. Poliziaren aurkako oihuak ere entzun dira; "Ezin zarete ezkutatu, genozidioaren alde zaudete. Lotsa!", tartean.
Ekoizleek 2024ko uztako sagardo onenak eskaini dizkiote publikoari, eta 6.000 botila saldu dituzte, txorizo, bakailao tortilla eta gazta pintxoz lagunduta edateko, trikitilariek eta bertsolariek berotu duten festa giroan.
Sutea larunbat arratsaldean piztu da, Urraulgoitiko baso-eremu batean. Larrialdi zerbitzuek dispositibo berezia zabaldu dute.
Gaurko beroenak Sopuertan eta Gueñesen neurtu dituzte (36,7 ºC eta 36,6 ºC). Euskalmeten arabera, Amoroton 36,1 ºC harrapatu dituzte, eta Balmasedan eta Galdakaon, 35,3 ºC.
Mendiaren hegoaldeko aldean, 8 metroko altueratik erori da 30 urteko gizonezkoa, eta, helikopteroz erreskatatu ostean, Gurutzetako ospitalera eraman dute, zaurituta.