Milaka pertsona bildu dira Trumpen aurka protestatzeko, AEBko hainbat hiritan
Herritar askok duen egonezina eta haserrea jaso du No Kings (Erregerik Ez) mugimeduak AEBko 2.600 hiritan.
Herritar askok duen egonezina eta haserrea jaso du No Kings (Erregerik Ez) mugimeduak AEBko 2.600 hiritan.
Konpainiak iragarri zuen zerbitzu gehienak errekuperatzen hasi zirela egunean zehar, eta bere sarearen funtzionamendua normaltasunera itzuli zela eguna ixtean.
Jorge Oteiza eskultorea jaio zela 117 urte beteko dira gaur, eta urteurrena baliatuko dute "Danok Oteiza" elkartea aurkezteko, artistaren eta haren ondarearen inguruan jaioko den ekimen berria. 11:00etan egingo dute prentsaurrekoa, Oteiza Museoan, Altzuzan. Euskal Herrian zein mundu osoan da ezaguna oriotarraren obra.
Adituen ustez, Louvreko museoko Apollo galeriatik eraman zituzten bitxiak saltzea ia ezinezkoa da, duten balio ekonomiko eta historikoa kontutan hartuta. Desmontatu eta piezaka salduta, berriz, balioaren % 30 eta %50 artean galdu dezakete.
Auzotar plataforma batek eta hainbat elkartek protesta egin dute Basque Culinary Centerren (BCC) egoitza berriaren eraikuntzaren aurka, Donostian, zientzia, berrikuntza eta ekintzailetza gastronomikoa batzen dituen GOe (Gastronomy Open Ecosystem) ekimen estrategikoaren inaugurazioan.
1884an gaur egunera arte heldu zaigun sistema ezarri zen: mundua 24 ordu-eremutan banandu zen. Espainiak zein Frantziak zegokien eremuan jarri zituzten erlojuak: GMT 0. Baina Gerra Zibilaren ondoren, bi estatuek GMT+1 ordu-eremua hartu zuten, Berlinekin bat egiteko, eta udan, gainera, beste ordubete aurreratzen dute.
Jeltzaleek eskumenak handitzea eta lanbidearteko gutxieneko soldata propioa izatea eskatzen dute, gaur egun ezarritako zenbatekoak hobetu ahal izateko.
Talde donostiarrak hiru kontzertu berri iragarri ditu Euskal Herrian: maiatzaren 10ean, Barakaldon (BEC); abuztuaren 1ean, Donostian (Illunbe); eta azaroaren 21ean, Iruñean (Nafarroa Arena).
Gastronomiako adituak eta profesionalak izan dira gaur, astelehena, Basque Culinary Centerren egoitza berriaren inaugurazio ofizialean. Unibertsitate eta ikerketa zentro hori Donostiako Gros auzoan da.
Euskal Y-a Nafarroako trenbidearekin lotzeko hirugarren aukera bat aztertzea erabaki du Estatuko Gobernuak eta horren bideragarritasuna jakiteko zulaketa-lanak egingo dituztela baieztatu du Santanok. 2026ko udaberrirako informazioa guztia esku artean izatea espero du, erabaki bat hartu ahal izateko.