Kamioi-matxura batek auto-ilara luzeak eragin ditu AP-8an, Mendaron
Auto-ilarak lau kilometrokoak izatera iritsi dira, goizeko lehen orduan gertatutako matxuraren ondorioz errei bat itxi behar izan baitute. 10:30ak pasata, kamioia errepidetik kendu eta zirkulazioa bere onera itzuli da.