Zetakek erresistentziaren, oroimenaren eta irudimenaren gotorleku bilakatu du San Mames
2084an kokatutako distopia futurista baten bidez, musika, antzerkia, ikus-entzunezkoak eta performancea uztartu zituen bart Zetak taldeak San Mamesen, 40.000 ikusleren aurrean. Une hunkigarrienetakoa Jose Angel Iribarrek eta Inaxio Kortabarriak estadioko pasabide nagusia zeharkatu zutenekoa izan zen, ikurrina eta Nafarroako bandera eskuetan hartuta, 1976ko Atotxako desobedientzia-ekintza gogora ekarriz.