Zortzi lagun zauritu dira Berriogotin (Nafarroa), furgoneta batek etxe bat jota
Gertaera 14:18 aldera izan da, NA-4100 errepideko 6. kilometroan. Furgoneta batek etxebizitza bat jo du, eta zortzi pertsona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, toraxeko traumatismoekin.