Hauteskundeak
Nabarmendutako etiketak
Etxebizitza, autogobernua edota gentrifikazioa, hauteskunde kanpainako igande honetan hizpide
Hauek izan dira hauteskunde-kanpainako lehen larunbateko ekitaldi nagusiak
Hauteskunde kanpaina Euskadin: Hauek izan dira larunbat goizeko ekitaldi nagusiak
Larunbat goizeko mitin eta ekitaldietan, etxebizitza, mugikortasuna, bizitzaren kostua eta ekonomia izan dituzte hizpide hautagaiek.
Abian da azaroaren 29ko hauteskundeetako kanpaina
Kanpaina ofizialki gauerdian hasiko den arren, alderdi guztiek aurreratu dituzte lehen ekitaldiak. PSE-EEk, EAJk, EH Bilduk, PPk eta Fronte Zabalak eman diote hasiera hauteskunde-kanpainari, hautagai nagusiek parte hartu duten mitinen bidez.
EH Bilduk eta PSE-EEk berdindu egingo lukete hauteskunde orokorretan EAEn, 6-8 eserlekurekin
CISek egindako makroinkestaren arabera, PSNk irabaziko lituzke hauteskundeak Nafarroan, eta PSOE izango litzateke garaile Estatuan, botoen % 33 eskuratuta. Era berean, PPren eta Voxen balizko akordio batek ez luke gehiengo absoluturik lortuko.
Kanpainaurreko ekitaldiak: azaroaren 9a, astelehena
Hauteskunde kanpaina hasteko 3 egun falta diren honetan, alderdiak kanpainaurre betean dabiltza. EAJk hauteskunde-programa aurkeztu du Sabin Etxean; bost konpromiso eta horiei lotutako 30 proposamen zehatz aurkeztu dituzte. EH Bilduk, bere aldetik, adierazi du bera dela Euskal Herrian dagoen ezkerreko benetako “fronte zabala”. Fronte Zabalak, aldiz, gizarte kolektiboengana zuzendu du gaurko eguna, eta PPk autonomoei zuzendutako neurriak aurkeztu ditu.
Kanpainaurreko ekitaldiak: azaroak 8, igandea
Kanpaina hasi aurreko azken igandean, alderdiek intentsitatea igo dute euren ekitaldi politikoetan. EAEn, PSOE, EAJ, EH Bildu, PP eta Fronte Zabalak egin dituzte ekitaldi politikoak, eta Podemos Euskadik ez du ekitaldirik egin. Nafarroan, UPN-PPk eta Fronte Zabalak egin dituzte ekitaldiak.
Hauteskundeen atariko eztabaida saioa egin dute Nafarroako hautagaiek Radio Euskadin
UPN-PPko Leticia San Martin, PSNko Juan Cruz Cigudosa, EH Bilduko Eneka Maiz, Voxeko Socorro Sada, Fronte Zabaleko Javier Ibañez eta Geroa Baiko Pablo Azkona izan dira larunbat honetan Radio Euskadiko "Parlamento en la Ondas" saioko eztabaida politikoan.
Kanpainaurreko ekitaldiak: azaroak 6, ostirala
Hauteskunde-kanpaina hasteko astebete falta den arren, alderdietako hautagaiak ez daude besoak gurutzatuta. Etxebizitzari eta ustelkeriari buruz hitz egin dute gaurkoan kanpainaurreko ekitaldietan, eta Araba aukeratu dute horretarako EAJk, PPk eta Fronte Zabalak. PSE Donostian izan da, eta EH Bilduk herri mobilizazioaren beharra azpimarratu du "tendentzia atzerakoien" aurrean.
Zozkatu dira Donostiako eta Gasteizko hauteskunde-mahaietako kideak ere
Bilbon ostegunean egin zen eta jakinarazten ari dira jada. Iruñean azaroaren 4an egingo da. Ateratzen diren herritarrek zozketa ondorengo hiru egunetan jasoko dute jakinarazpena.
Mikel Irujo eta Aitana Duque EAJren hautagaiak izango dira Nafarroako Parlamenturako Geroa Bairen zerrendan
EAJren oinarriek aho batez babestu dute Industria kontseilaria eta Vianako alkateordea Nafarroako Parlamenturako hautagai proposatzea. Halaber, Uxue Barkos izango da berriro Geroa Bairen Nafarroako presidentegaia.
Albiste izango dira: Bilboko istiluen biharamuna, Israelgo hauteskundeak eta BIMEren hasiera
Hedabideetako gaurko lerroburu nagusiak, hitz bitan.
Senatuko gehiengo osoa, gutiziatuena: Zergatik ari dira alderdiak gehiengoa lortzeko formulak aztertzen?
Datorren legegintzaldian Senatuan gehiengo osoa lortzeko lehia areagotu da egunan. Alderdiek, ezkerrekoek eta eskuinekoek, aliantzak aztertu dituzte, Goi Ganberaren balio estrategikoa kontuan hartuta.
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahaian parte hartu behar baldin badut?
Azaroaren 29an hauteskunde-mahaietako kideek 75 euro jasoko dituzte. Ordezkoek kargua hartzen badute baino ez dute kobratuko.
Fronte Zabalak esan du Podemosekin akordioa egiten saiatu zela, baina aurrera egin behar dela: "No more drama"
Irene Montero Podemoseko hautagaiak PSOErekin Senaturako ituna egitea nahiago izatea egotzi dio Fronte Zabalari, eta desadostasunak ez direla zerrendengatik esan du, Espainiako Gobernuan egindako kudeaketagatik eta PSOErengandik "gertu" egoteagatik baizik.
Elixabete Etxanobe: “Hautagaitzak erabakitzeak bere bideak dauzka eta nik errespetuz jokatuko dut”
Finantzen Euskal Kontseiluaren bileraren ondoren egin den prentsaurrekoan, Bizkaiko Diputatu Nagusiak saihestu egin du hurrengo foru hauteskundeetarako EAJren hautagaitzei buruzko galderei erantzutea. Etxanobek azpimarratu du Bizkaiko Diputatu Nagusi gisa dituen eginkizunetan "zentratuta" dagoela, eta hautagaitzen aukeraketak "bere bidea jarraituko" duela eta "errespetuz" jokatu nahi duela.
Richar Vaquero, Miren Echeveste eta David Rodriguez, Ahal Duguren hautagaiak foru hauteskundeetan
Ada Colauk hautagaitza bakarra negoziatzeko deia egin die ERCri eta Podemosi: "Oraindik denbora dago"
Colauk batasuna "posible eta beharrezkoa" dela adierazi du, datozen hauteskundeetan "faxismoa geldiarazteko". Eragile guztiak helburu horren zerbitzura jartzea "borondate kontua" dela gaineratu du.
Fronte Zabalak Ada Colau zerrendaburu izendatzea erabaki du, Podemosi proiektura batzeko atea zabalik utzita
Fronte Zabala koalizioa osatzen duten alderdiek (Sumar, IU, Mas Madrid eta Comuns) Ada Colau Bartzelonako alkate ohia izendatu dute Espainiako Gobernuko presidente izateko hautagai. Hala ere, atea irekita mantenduko diote Podemosi.