TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Gripearen aurkako txertoa jartzeko gune handia Bilbon, ganadu azokak bertan behera Euskal Herrian eta klima aldaketaren aurkako eguna

Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

GRAFCAV5471. BARAÑÁIN (NAVARRA) (ESPAÑA), 20/10/2025.- El consejero de Salud Fernando Domínguez ha presentado este lunes en el Centro de Salud de Barañáin la campaña de vacunación contra la gripe y el Covid del curso 25-26. En imagen una paciente recibiendo la vacuna contra la gripe. EFE/Iñaki Porto
Gripearen aurkako txertaketa. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urriaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Txertaketa gune handia Bilbon: Osakidetzak gripearen aurkako txertoa jartzeko gune handia ireki du Bilbon, Casilla pabiloian. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, 14 urtetik gorako pertsonak Bilboko zentroko pabiloi horretara joan ahal izango dira astelehenetik igandera, 08:00etatik 20:00etara, 15 egunez, eta aldez aurretik hitzordua eskatu beharrik gabe. 

-  Ganadu azokak bertan behera Euskal Herrian: Ganadu feriak aldi baterako debekatu dituzte Euskal Herri osoan, behi aziendari eragiten dion Dermatosi Nodular Kutsakorra (DNK) gaitzaren epidemia zabal ez dadin. Euskal Herrian momentuz ez dute kasurik hauteman. 

- Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna: Ba al zenekien zure etxeak urtean 8 tona CO₂ kutsatzen dituela? Hona hemen ingurumean eragin sakon eta iraunkorra duten eguneroko bost ohitura. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X