Desobedientziarekin erantzun diote Seaskako ikasleek baxoko matematika azterketari
Hego Euskal Herrian selektibitatea amaitu ostean, gaur abiatu da Ipar Euskal Herrian baxoa. Seaskako ikasleek desobedientzia ekintza egin dute, eta ofizialki frantsesez egin behar duten matematikako azterketa euskaraz egin dute. Baxoa osorik euskaraz egin ahal izatea eskatzeko elkarretaratzea egin dute.