“Harri Biguna” dokumental sailak artearen irakurketa “kritiko eta garaikidea” proposatzen du ikuspegi feministatik
Primeran eta ETB ON plataformetan dago ikusgai, ekinaren 30etik aurrera, Tamara Garcíak idatzi eta zuzendu duen sei ataleko lana. Elkarrizketen eta artxiboko materialaren bidez, ikusezin bihurtu diren narratibak azaleratzen ditu, collagean oinarritutako proposamen estetikoa erabilita.