Iranen eta AEBren akordioa gertu egon daiteke: Pakistanek baieztatu du testua adostu eta lanean jarraitzen dutela
Negoziazioetan bitartekari lanetan ari den Asiako herrialdeko lehen ministroaren hitzetan, buru-belarri ari dira negoziatzen. Iranek, bere aldetik, aitortu du "akordioa inoiz baino gertuago" dagoela. Donald Trumpek ostegunean aurreratu zuen asteburu honetan bertan sina daitekeela.