Zinemaldiaren demokratizazioan erabakigarria izan zen 'El desencanto' filmaren atzera egitea ekarri du gogora erakusketa batek
Duela 50 urte, El desencanto filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzeko aukeratuta egon bazen ere, Josu Zabaleta gaztea Hondarribian Guardia Zibilak hil ondoren, filmeko lantaldeak jaialdia utzi zuen protesta gisa. Aurten, lan honek Klasikoak zikloa irekiko du. Era berean, historia hori guztia erakusten duten dokumentu argitaragabeekin esposizio bat inauguratu dute gaur.