Zerua goibel eta tenperatura atseginak, abuztuari ekiteko
Dena dela, eguerditik aurrera hodeiak desagertzen joango dira eta eguzkia gailenduko da. Erriberan bero egingo du gaur, eta abisu horia ezarri dute. Bihar Arabako Errioxa, Nafarroan erdialdea eta Pirinioak ere egongo dira abisupean, 35 gradutik gorako maximoengatik.