Koronabirusaren semaforoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako zortzi herri eremu gorritik irten dira

Bizkaian, Gueñesek ezin izan dio eremu laranjari eutsi, eta gorri jarri da semaforoa. Elorrio eta Trapagaran, berriz, bertatik atera dira.
Gráfico: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Koronabirusaren intzidentzia-tasak hobera egin du azken orduetan Gipuzkoan, eta gero eta herri gehiagok lortu dute eremu latzenetik irtetea, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.

Hala, egoerak hobera egin du Andoainen, Astigarragan, Azkoitian, Beasainen, Errenterian, Lezon, Tolosan eta Urretxun, eta, ondorioz, semaforoa laranja jarri da horietan guztietan. Bizkaian, berriz, udalerri bakarrean egin dute datuek okerrera: Gueñesen.

Arabak (526 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian jarraitzen du, baita Gasteiz hiriburuak eta beste bi udalerri handik ere: Amurriok eta Laudiok.

Agurainek eremu laranjari eutsi dio, eta, horrenbestez, ez dago udalerri handirik ez eremu horian ez berdean Araban.

Bizkaia ere (561 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, baita Bilbo eta lurraldeko udalerri ia guztiak ere, nahiz eta pixkanaka datuek hobera egin. Gueñes ere zerrendara gehitu zaie azken orduetan. 

Elorrio eta Trapagaran gorritik laranjara igaro dira, eta Abadiño eta Ermua, Zallarekin batera, udalerri horiak dira.

Ez dago herri bakar bat ere berdean.

Gipuzkoa (453 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, baita Aretxabaleta, Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Hondarribia, Irun, Lazkao, Mutriku, Oiartzun, Ordizia, Pasaia, Urnieta, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga ere.

Dena dela, azken orduetan udalerri asko irten dira eremu latzenetik, egoerak hobera egin eta gero: Andoain, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Errenteria, Lezo, Tolosa eta Urretxu.

Arrasate, Bergara eta Orio, berriz, udalerri horiak dira gaurtik aurrera, Hernani eta Usurbilekin batera.

Ez dago udalerririk eremu berdean.

Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Gallinas en Cantabria



REMITIDA / HANDOUT por GOBIERNO DE CANTABRIA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

06/8/2025
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Hegazti-gripeari aurre hartzeko neurri prebentiboak agindu ditu Espainiako Gobernuak

Arrisku- eta zaintza-eremu zehatzetan etxeko eta haztegietako hegaztiei eragingo dieten neurriak indarrean sartuko dira azaroaren 10etik aurrera. Horrelako eremuak daude Arabako eta Nafarroako zenbait udalerritan. Nolanahi ere, Europatik datorren birusaren aurrean arretaz eta arduraz jardutea eskatu dute agintariek, kutsatzeek eta birusaren hedapenak ekar ditzaketen kalteak saihesteko.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X