Istiluak Buenos Airesen, Argentinak Munduko Txapelketako finalean galdu ostean
Argentinak Munduko Txapelketako finalean galdu ostean, tristura, Lionel Messiri omenaldia eta tentsio uneak izan dira Buenos Airesen. Poliziak istiluen aurkako unitateekin eta ur kanoiekin esku hartu du obeliskoan izandako istiluetan.