Azken berriak

Egin bat Orainen abantail guztiez gozatzeko

Gehiago ikusi

Gaurko 5 irakurrienak

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Izan nahi duguna" kantarekin, Euskal Euskola Publikoaren aurtengo jaian parte hartzera deitu dute

Euskal Eskola Publikoaren 33. Jaiaren kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte gaur, EITBren Bilboko egoitzan egindako aurkezpenean. Izan nahi duguna goiburua duen abestia Mikel Inuntziagak sortu du, eta Onintza Enbeitak jarri dio letra. Erritmoa, umorea eta freskotasuna uztartu dituzte. Bideoklipean, hainbat aurpegi ezagun agertzen dira, besteak beste, Jone Laspiur, Itziar Ituño, Roberto Moso eta Porrotx. Santurtzin egingo da aurtengo ospakizuna, ekainaren 7an.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X