Zinemaldia
Zinemaldia
“Tender loving care” Mike Leighen pelikulak irabazi du Urrezko Maskorra
Kate O’ Flynnek, britainiar zinemagilearen filmeko protagonistak, irabazi du Interpretazio Protagonista Onenaren Zilarrezko Maskorra, Asta Kamma August “Growht of the soil” norvegiar filmeko protagonistarekin batera “ex aequo”. “Border” Ah Biao txinatar zuzendariaren filmak epaimahaiaren aipamen berezia lortu du, eta “Txakun txakür” dokumentalak irabazi du Euskal Zinemaren Irizar saria.
Zinema eta euskara
Paperetik pantailarako jauzia
ZINEMALDIA
Zinemaren munduko aurpegi ezagunak Donostian mobilizatuko dira gaur "NAZA"ko zuzendariei babesa eskaintzeko
Zinemaren munduko ordezkariek elkarretaratzea egingo dute gaur 19:30ean Kursaalen, Yuval Abraham eta Rachel Szor "NAZA" dokumentalaren zuzendariei elkartasuna adierazteko.
Zinemaldia
Honakoa da etorkizuneko euskal zinema
Ekain Albiteren "Akira" proiektuak bi sari eskuratu ditu pelikulak garatzeko Ikusmira Berriak programan, Zaira Zanguituren "Pajarracos" pelikulak beste bi sari lortu ditu Lau Haizetara dokumentalak egiteko foroan eta Maria Vaughan estatubatuarrak Elias Querejeta Zine Eskolan egindako "Bingo Night" Nest sailean aukeratua izan da. Hauek dira euskal zinemaren hurrengo belaunaldiaren aurpegiak.
Euskal zinema Zinemaldian
Alberto Gastesi zinemagileak EITB Egile Berriak saria jaso du
Gipuzkoar zuzendariak (Gelditasuna ekaitzean, Argi gorriak, Singular) EITB Egile Berriak saria jaso du bart Donostiako Zinemaldian, Euskal Zinemaren Gala Handian.
Albiste izango dira: EITBren Gala Zinemaldian, Euskadi Ecofinen eta NBEren batzarra
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
“Txakun txakür” jolasetik jokora
Koldo Almandoz: “Egun, zinean, ikuslea domatzea da helburua”
Zinemaldiko alfonbra gorria aurpegi ezagunez bete da gaur Euskal Zinemaren Galan
Zinemako zein beste arlo sozial eta politikoetako dozenaka aktore, zuzendari eta aurpegi ezagunen artean, Euskal Zinemaren Galak protagonista eztabaidaezina izan du: Jose Ramon Soroiz. Zinemira saria jaso du, baita galan ziren guztien aintzatespen beroa ere.
Jose Ramon Soroizek jaso du Zinemira Saria Euskal Zinemaren Galan
Jose Ramon Soroiz aktoreari 2026ko Zinemira saria eman diote gaur gauean, Euskal Zinemaren Gala Handian, Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioaren barruan. Omenaldia Victoria Eugenia Antzokian egin diote, eta Legorretako antzezlearen ibilbide luzea saritu dute bertan.
Euskal zinemak Jose Luis Rebordinos omendu du
Zinemaldiaren gidaritzan azken urtea duen honetan, euskal zinemaren ordezkariek Jose Luis Rebordinos omendu dute Euskal Zinemaren Galan. Zinemaldiaren zuzendaritzan eta hautatze-batzordean urteak igaro ostean, jaialdiaren ardura gorena bere gain hartu zuen 2010ean.
Dena prest, Euskal Zinemaren Galarako
Victoria Eugenia antzokiak Euskal Zinemaren Gala hartuko du gaur 19:00etatik aurrera, Zinemaldian. Miren Gaztañagak eta Ane Gabarainek aurkeztuko duten ekitaldian, Jose Ramon Soroizek Zinemira saria jasoko du, eta Alberto Gastesik, EITB Egile Berriak saria.
Euskal Zinemaren Gala Handia, zuzenean
Zer da euskal zinema?
Ez da erraza euskal zinema definitzea, euskalduntasuna definitzea bezain ariketa zaila da, eta eztabaida puri-purian dago. Zinemagintzan diharduten hainbat pertsonari galdetu diegu beraientzat zer den euskal zinema. Hona, Ekain Albite eta Aitor Gametxo zinemagileen, Itziar Ituño aktorearen, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiaren zuzendariaren, Carlos Muguiro EQZE zinema eskolaren zuzendariaren, Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiaren zuzendariaren eta Igor Legarreta zinemagilearen iritzia.
Albiste izango dira: Euskal Zinemaren Gala Zinemaldian, Negu Gorriak elkartearen aurkako erasoa Ceutan eta NBEren Batzar Orokorra
Euskal zinemaren egun handia, Zinemaldian
Ricardo Darin Donostiara iritsi da
Argentinar aktore eta ekoizlea, Zinemaldiaren aurtengo karteleko protagonista eta 2017an Donostia saria jasotakoa, Maria Cristina hotelera iritsi da. Aurten, Lo dejamos acá Hernán Goldfriden pelikula aurkeztuko du Donostiako zinema jaialdian.
"Agur esan barik" Gatiburen agur biraren dokumentala aurkeztu dute Zinemaldian
25 urteko ibilbidearen ondoren, Gatibu rock-taldeak agur esan zien agertokiei abenduaren 13an, kontzertu jendetsu batekin, BECen. Jabi Elortegi zinemagileak zuzenduta, dokumentalak azken biraren gaieneko kontakizuna egiten du, une erabakigarriez eta emozioz beteriko pasarte intimoez josita. Biraren kronika soilaz harago, filmak denboraren joanaz, eraldaketa pertsonal eta kolektiboaz, heldutasunaz eta agur esaten jakitearen garrantziaz hausnartzen du. Zinemira sailean aurkeztu dute.
Penelope Cruzi so Donostian, "La bola negra" filmaren alfonbra gorrian
Javier Calvo eta Javier Ambrossi zuzendariak, Penelope Cruz aktoreak eta La bola negra filmaren gainontzeko aktoreak Donostiako Zinemaldiaren alfonbra gorrian izan dira igande honetan, filma jaialdiaren 74. edizioaren Perlak sailean aurkezten.
Brad Pittek zoramena eragin du Donostiara iristearekin bat
Brad Pitt Donostian da jada, Zinemaldia dela eta. Aktorea Maria Cristina Hotelera iritsi da, eta bertan hartu du ostatu hirian egon den bitartean, edizio honetako zinema-ekitaldi handienetako batean parte hartzeko. Aktorea jaialdira itzuli da Heart of the Beast ("Piztiaren bihotzean") David Ayerrek zuzendutako film berria aurkeztera.
Albiste izango dira: Brad Pitt Zinemaldian, hauteskundeak Alemanian eta protestak Ceutan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofizialeko epaimahaiak familia-argazkia atera du
Gaur goizean ikusi dugu Zinemaldiko 74. edizio honetako epaimahaia lehen aldiz, 7 kidek osatzen duten taldeak argazki ofiziala atera baitu. Epaimahaikideetako bat Patricia Lopez Arnaiz aktore arabarra da, eta Ira Sachs zinemagile estatubatuarra da presidentea.
Javier Ambrossi: "Gerraren aurkako eta askatasunaren aldeko aldarria da 'La bola negra'"
'Los Javis' zuzendari bikotearen La Bola Negra film entzutetsuaren txanda da gaurkoan Donostia Zinemaldian. Federico Garcia Lorcaren istorio batean inspiratuta dago, eta garai ezberdinetako hiru gizon homosexualen bizitzaz hitz egiten du. ETBrekin hitz egin dute protagonistek.
David Perez Sañudoren "Sacamantecas" film berriaren txanda iritsi da
EITBren partaidetza duen filma Sail Ofizialaren parte da, lehiaketatik kanpo. Gaurko estreinaldiaren ondoren, RTVE-EITB Galan emango dute bihar, 22:00etan, Victoria Eugenia Antzokian.